top of page

Psikologia eta hezkuntza arloan hainbat urtez aritu izandako bi profesionalek aurrera eramandako proiektuaren emaitza da Ernetu Psikologia eta Hezkuntza, non beharrezkoa duten pertsonen zailtasunei erantzuna emateko lan egiten da.

​

Gaur egun bizi duzun egoera ezagutzeko prest gaude, gure ibilbide profesionalean izandako esperientzia zein esku-hartzeak zure egoera partikular eta bakarrera egokitzeko kompromezua hartuz.

 

Guregana hurbiltzen direnen erronkei ahalik eta era egokienean aurre egin ahal izateko estrategiak ezagutarazi eta batez ere entrenatzea da gure helburu nagusia.  

 

Ernetuk funtsezko baloretzat hartzen ditu hurbiltasuna, errespetua, zintzotasuna eta lanerako kompromezu zein konfidentzialtasuna.

JOSU SAETERO MILLO

PSIKOLOGOA / KOLEGIATU KODEA: BI04984

Nire izena Josu Saetero da, Haur eta Nerabeentzako Kognizio Jokabide Terapian espezializatutako psikologoa. Formakuntza areagotzeari etenik eman gabe hainbat urte daramatzat psikologia esku-hartzeak aurrera eramaten.  

 

Psikologiarekin lehenengo kontaktua nire nerabezaro garaian hasi zen, non nire buruari galdetzen nion zein desberdinak garen pertsona oro gure pentsamendu zein jokabideetan.

 

Honi buruz egindako galdera zein hausnarketa pertsonalek zientzia zoragarri honen inguruan gehiago ezagutzera bultzatu ninduten, gaur egun nire lanbide bilakatu arte.

​

Psikologo moduan izandako bizipenetan, gure gizartean gaur egun ohikoak diren zailtasunak gertutik ezagutu izan ditut eta horiei erantzun egokia emateko estrategiak lantzen aritu naiz. Nire ezagutza zein esperientzian oinarrituta, beharrezkoa dutenei laguntzea da nire helburu profesionala. Beti ere, norbera zein gainerakoenganako errespetua ezinbesteko baliotzat harturik .

Ernetu_4.jpg

JOSEBA VERA ARIZMENDIARRIETA

PSIKOLOGOA / KOLEGIATU KODEA: BI04921

Nire izena Joseba Vera da, Ernetun psikologo lanetan aritua. Hezkuntzara Aplikatutako Psikologia zein Hezkuntza Orientazioa nire lanbide bilakatu dira.

 

Niri dagokionez, psikologiak berebiziko garrantzia hartu du niregan, pertsonok dugun bizitza funtzionamendua hobeto ezagutzera hurbiltzeaz gain, norbere bizimodu zein ibilbidea atsegingarri izateko herramintak garatzeko aukera ezagutzera hurbildu nauelako.

​

Argi dago pertsona bakoitza berezia, bakarra eta gainerakoengandik desberdina izateaz gain,  eguneroko errealitatea hauteman zein sentitzeko mekanismo partikularrak dituela. Hori dela eta, egunerokotasunean emandako zenbait gertaera zein bizipenek gure ibilbidea oztopatu dezakete inoiz, norbere zein gainerakoen egunerokotasunean eraginez.

​

Horregatik, izandako formakuntza zein esperientzia abiapuntutzat hartuta, norbere ibilbidea errezagoa egitea da helburu nagusia, Ernetura hurbiltzen diren pertsonen ongizatea bermatzeko kompromezua hartuz.

​

​

FB_IMG_1605731832484.jpg

IRATXE CEA REMÍREZ

PSIKOLOGOA / KOLEGIATU KODEA: BI04573

Nire izena Iratxe Cea da, Osasun Psikologiako masterrean graduatua eta Ernetu Psikologiako kidea. Formakuntza konstantean nabil eta ikasteko grinak hainbat kurtso eta tailer egitera eraman nau.

 

Psikologia hautatzea, nire izaera kontuan hartuta, aukera egokiena izan dela uste dut. Erronkak asko gustoko ditut eta asko lan egiten dut hauek lortzeko; eskuhartzeak egitea, egunero ikastea eta jendearen ongizatea sustatzea erronka itzela dela uste dut, eta horrek esparru honetan lan egitera motibatzen nau.

 

Estimulu soil baten aurrean bakoitzak modu desberdinean erantzuten dugu, munduak eta gure inguruneak irakatsi digunagatik; erantzun horiek gure egunerokoan bizirauteko erabilgarriak izan dira, eta horrek pertsona bakarrak eta aldaezinak bihurtzen gaitu.

 

Orain arte izandako esperientzia kontuan hartuz, nire helburua, teknika eta erreminta egokien erabilerarekin barne galdera askori erantzunak aurkitzea eta bizi kalitate hobetzea da.

bottom of page